Lokatzak gogortuko du aurten ere Aramaioko proba

Xabier Urtzelai 2016ko mar. 11a, 06:00

Azken urteotako ohiturari jarraituz, eta martxoan normalena delako, nahiz eta eguraldi ona egingo duen domekan ziklistek lokaztuta amaituko dute Aramaioko 9. Sari Nagusia.

Izan ere, azken asteotan euri asko egin du gurean, eta zirkuitua lokaztuta egongo da. Berez, horrek gogortu egingo du lasterketa. 

Hain zuzen, joan den asteburuan Errenterian hasi zuten Opena, eta bertan erakutsi zuen herriko ordezkari batek, Ander Bengoak, aurten ere aurrean ibiltzeko entrenatu dela, lehenengo postuan sailkatu zen-eta Open mailan. 

11:00etan hasita 

Elite eta 23 urtez azpikoekin hasiko da lasterketa, 11:00etan, baina ordu erdi lehenago infantilendako lasterketak antolatu dituzte Orixoleko lagunek. Hala, eliteen ondoren irtengo dira, minutu gutxiko tarteaz, masterrak, gazte mailakoak, emakumezkoak eta kadeteak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak