Bihar, zapatua, egingo dute Arabako Bertso Kuadrilla arteko lehenengo erronka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 22a, 10:05
Trebiñun egin zuten aurkezpena, zapatuan. Argazkia: Arabako bertsozale elkartea.

Bihar, zapatua, ekingo dute Arabako Bertso Kuadrilla artekoa. Lehenengo topaketa Izarran izango da: 12:00etan, Izarrako Frontoia tabernan hasita egingo dute erronka. Aramaioko bi taldeak, Murgiakoa, Legutiokoa eta Urkabustaizkoa izango dira bertsotan. 

Atleta onenen moduan 

Bertsotloia izango dute lehenengo ekitaldia. Izarrako taberna bakoitzean atleta onenen moduan egin beharko dute bertsotan taldeetako ordezkariek: 100 metro oztopo, 200 metro lauak, maratoia... Ondoren bazkaltzera joango dira Behekoiturri elkartera –izen-ematea itxita dago–. Bazkalondoren, talde guztien artean bertso erronkak egin beharko dituzte, 16:30ean hasita.

"Lehiaketatik gutxi du" 

Aramaiok bi talde izango ditu kuadrilla artekoan: Elexpuru ta 4 eta Ezjatzu gustaubiher. "Topaketa hauen bitartez bertsolaritza herrikoia bultzatu nahi dugu; lehiaketatik gutxi du eta herrikoitik asko", dio Xabi Igoa Aramaioko bertsolariak.

Bi urtean behin egiten dute kuadrilla artekoa; helburua da txapelketa nagusira aurkezten ez diren bertsolariek plazetan abesteko aukera izatea. Biharko erronkaz, Igoak dio harrotasuna izango dutela jokoan eta "sari batzuk" banatuko dituztela.

Erronkak kuadrillako egingo dituzte, eta azkeneko erronkan –martxoaren 12an, Argantzunen–talde guztiek parte hartuko dute –14 talde–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak