Lagunartean egin dute txotx Iturrieta sagardotegian

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 16a, 09:57

Atzo iluntzean, urtarrilak 15, zabaldu zuten sagardo denboraldia Aramaioko Iturrieta sagardotegian Manex Agirre eta Xabi Igoa bertsolariak lagun hartuta. Herritarrak eta lagunak elkartu ziren han uzta berria dastatzeko gogoz eta sagardo bizi-bizia eta samur edatekoa topatu zuten. 

Junjo Peciña ugazabak egin zien ongietorria guztiei eta Agirre eta Igoaren bertsoen ondoren sagardoa dastatu zuten guztiek. "Sagardo bizia da aurtengoa, samur edaten dena, sagar ederrak izan ditugulako", zioen Peciñak. Eta Arabako sagardogileen presidente den Juan Antonio Aretxagak hori berretsi zuen: "Sagar uzta oparoa izan dugu 2015ean, sano-sanoak gainera, eta horrek sagardo ederra eman du". Sagardoa ez ezik, sagar-zukua ere gero eta gehiago egiten dutela jakinarazi zuten; hala, aurten Araban egin diren 120.000 litrotatik erdia sagardoa izan dira eta beste erdia sagar-zukua. 

Umeak, gazteak, helduak eta nagusiak elkartu ziren Iturrietan, eta batzuek sagardoa eta besteek sagar-zukua, guztiek edan zuten gustura 2016ko uzta.

Erlazionatuak

Txotx denboraldia ireki dute Iturrietan

Mirari Altube Arrese 2016 urt 16 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak