Arabako odol emaileen autobusa bihar etorriko da Aramaiora

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 11a, 11:58

Martitzenean, urtarrilak 12, odola emateko aukera egongo da Aramaion. Arabako odol emaileen autobusa kultura etxe ondoan egongo da 17:45etik 20:00etara. 

Odola eman ahal izateko 18 urtetik gorakoa izan behar da eta 70 urtetik beherakoa; eta, beharrezkoa da 50 kiloko pisua izatea, gutxienez.

Aldez aurretik kontrol medikoa egiten dute. 450 ml. ateratzen dute eta bolumen hori berehala berritzen da, zerbait edatean. Urtebetean emakumeak hiru aldiz eman dezake odola eta gizonezkoak lau bider.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak