Aramaioko hiri antolamendurako plan orokorraren lehen aldaketaren hasierako onarpena jendaurrean jarri dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko abe. 24a, 12:00

2014ko martxoaren 5ean Aramaioko Udalbatzak hasierako onarpena eman ondoren, jendaurrean jarri dute Hiri Antolamenduko plan orokorraren lehen aldaketa zehatza. 2015eko abenduaren 17tik 2016ko otsailaren 10era arte egongo da ikusgai.

Plan orokorraren lehen aldaketa zehatza eta aldaketa horri eragiten dion ingurumen ebaluazioa estrategikoaren dokumentua ere jendaurrean jarri dute –Udalbatzak 2015eko azaroaren 26an onartutakoa–.

Dokumentu horiek bi aldaketa proposatzen dituzte: alde batetik, hiri lurzoruari dagokionez kasko historikoaren plan bereziaren mugaketa aldatzea; eta, beste alde batetik, lurzoru ez urbanizagarriari dagokionez dauden telekomunikazio azpiegituren lurzoruaren kalifikazioa zuzentzea.

Herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izango dute espedienteak jendaurrean dauden bitartean. Interesatuek Udal bulegoetan eskura ditzakete administrazio espedientea eta dokumentazio teknikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak