Goieskolako gorputz heziketako irakasleek antolatuta Jolas tradizionalen topaketa egiten dabiltza Aramaion. LHko 4. mailako 245 bat ikasle elkartu dira: Antzuolako, Bergarako, Elgetako, Arrasateko, Aretxabaletako eta Aramaioko ikasleak. Soka saltoan, diaboloarekin eta zibarekin jolastu dute; eta, gazten artean hain ezagunak ez diren iturri karrera eta toka jokoak ere ezagutu dituzte. Arratsalde partean herri kirolak egin dituzte.
Helburua betiko jolasak ezagutu eta berreskuratzea dela azaldu du Iban Pagaldai gorputz heziketako irakasleak. Gaineratu du, gaztetxoek "gogoz" hartzen dituztela horrelako ekimenak, "ohikotasunetik irten eta beste eskola batzuetako jendea ezagutzeko aukera" izaten dutelako.
Gaztetxoak gustura ibili dira.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak