Aramaioko jaiak 2015

Hockey zaletasuna eta festa Aramaion

Maider Arregi 2015ko uzt. 4a, 18:02

Gaur arratsaldean Hockey partiduak egin dituzte Aramaioko kiroldegian Bergarako Hanka Labanka taldeko gaztetxoek eta helduek. Aramaioko jaien baitan antolatutako kirol festa izan da. Zaletasuna egon badago eta pozik azaldu da Agustin Oianguren entrenatzailea.

"Gasteizko Sumendi taldeko jokalari batzuk ere etorri dira eta denon artean nahastuta jokatu ditugu partiduak; gustura izan gara", azaldu du Agustin Oiangurenek. Afizioa badagoela Debagoienean dio: "Ni Aramaion bizi naiz eta hockeyaren zaletasuna ere nirekin ekarri dut; domekero egiten ditugu entrenamenduak".

Haziz doa Hanka Labanka taldea. Aurten iaz baino gehiago direla dio. "Aurre benjaminak eta eta benjaminen taldeak ditugu Hanka Labankan; baita seniorrena ere. Iaz baino gehiago gara aurten eta balorazio oso positiboa egiten dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak