Piztu da jaia Aramaion. Sanmartinetako lehen ekitaldian, Udalak lehengo ofizioak ekarri gura izan ditu, eta horretarako, halako ogibideak izan dituzten lau herritarrek eman dute aurten pregoia: Fermin Etxebarria, Santi Elejalde, M. Luisa Gonzalez de Audikana eta Jesusa Bergaretxe, izan dira aurtengo pregoilariak. Ostean, txupina bota eta jaiek eztanda egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.