Irabazi ez arren, "gustura" itzuli da Peru Abarrategi eskolarteko finaletik

Jon Berezibar 2015ko eka. 27a, 19:51
Peru Abarrategi, lansaioetako baten.

Paul Iruretagoiena ataundarrak (Gipuzkoa) eskuratu du txapela gaur Orion (Gipuzkoa) jokatu den Eskolarteko Bertsolari txapelketan. Aramaioko finalista, alabaina, "gustura" itzuli da Oriotik. Kontatzen duenez, bost bertsotako lansaioa izanda, ordu eta erdian, "ia akatsik gabe, perfekto" egin behar dira bertsoak irabazteko eta garaileak halaxe egin ei du. Pozik itzuli da, hala ere, Oriotik Abarrategi. Eskolarteakoan azkena izan da gaurkoa, 18 urte beteko baititu aurten, baina gustura parte hartutako urte guztietan egindako lanarekin. 

Aurtengo txapelketan jardundako 12 bertsolari gazteen artean gailendu da Paul Iruretagoiena. 15 eta 18 urte bitarteko 11 lagunen arteko finala izan da gaurkoa.

Agurrekin hasita, bertsolariek egin beharreko lanak izan dira zortziko handian zein txikian bina bertso binaka, gehienez bost puntuko neurrian bertso bana bakarkakoan eta azkenik agurrarekin amaitu. Gipuzkoako gai-jartzaile taldeko partaideek jarri dituzte finaleko gaiak: Asier Iriondo, Aitor Alkorta, Iban Narbaiza, Iker Iriarte, Imanol Artola, Inaxio Usarralde, Jon Zaldua, Irati Agirreazaldegi, Itziar Etxezarreta eta Saroi Jauregi, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak