Lehenengo egingo dutena adinekoen mahaia eratzea izango da: zinegotzi nagusienak Cristina Etxenausiak eta gazteenak Lierni Altunak osatuko dute mahaia. Ondoren, Udalbatza eratuko dute, eta azkenik bozketa egingo dute alkate berria izendatzeko.
Aurrerantzean zinegotzi izango direnak
Maiatzaren 24ko hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera, hauek dira Aramaioko zinegotziak: EH Bildutik, Lierni Altuna, Martin Arriolabengoa, Cristina Etxenausia, Jose Ramon Uribe, Jon Ugarte eta Roberto Lasaga; eta, EAJtik, Rafael Bengoa, Ramon Berriozabal eta Andoni Erkiaga.