Saio polita egin zuten –14 urtetik beherakoek ere kantatu zuten–, eta jendetxoa batu zen Sastiñan, bertsolarien guraso eta aiton-amonak ere tarteko.
Arabako bertso-eskolartekoan bederatzi bertso-eskolatako kideak ari dira parte hartzen, 7 eta 18 urte arteko 70 ikasle inguru. Lehiatu 14 eta 18 urte artekoek bakarrik egiten dute.