Manex Agirre izan zen onena atzo Laudioko kanporaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 2a, 10:30
Manex Agirre atzo, Laudion jokatutako kanporaketan.

Manex Agirrek ederto hasi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa, Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan, eta bertsolari aramaioarrak lortu zuen puntuazio altuena. Hala, Agirrek Zigoitiko kultura etxean jokatuko den bigarren itzuliko bosgarren finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 28an. Beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Txapelketa hasi aurretik Goienak egin zion elkarrizketa. 

Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Manex Agirre Arriolabengoa 351,5

Zigor Enbeita Zugadi 321

Felipe Zelaieta Txurruka 314

Jagoba Apaolaza Kastro 259

Unai Mendibil Etxebarria 258,5

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 234

Datorren domekan, Legution, lehen itzuliko azken finalaurrekoa jokatuko da. Bertan erabakita geratuko da lehen itzuliaren sailkapena, baliatuko dena bigarren itzuliko hiru saioak osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak