Aramaioko bertso eskolak eman dio hasiera ikasturte berriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 17a, 18:21

Aramaioko bertso eskolak hasi du ikasturte berria. "Gogotsu" ekin diote, Xabi Igoa eskolako kideak esan digunez: "Aurten helburu bat finkatu dugu; herriari iaz baino gehiago ematea. Urtaro bakoitzean herriarendako ekintzaren bat antolatu gura dugu gutxienez". Aurten hiru taldek osatzen dute bertso eskola: 10 eta 12 urte arteko haurrak, 14 eta 16 urte arteko gaztetxoak eta 18 urte baino gehiagoko helduak. Azken talde hori herriko bertsolariek osatzen dute; egun, zortzi dira. Gainerako bi taldeetan hamar bat lagun daude.

Udazkenerako eta negurako ekintza bat edo beste lotuta dute dagoeneko. Azaroaren 22an, adibidez, Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxea etorriko dira Sastiñara, Bi bala proiektua aurkeztera (22:30). Gabonetan urtero egiten den bertso saioa abenduaren 27an egingo da. Era berean, Igoak aurreratu duenez, bertso eskolakoek Santa Agedako batzean parte hartuko dute aurten ere. Gainera, udaberrirako "sorpresa" bat lortu guran dabiltzala aurreratu digu: "Ea lortzen dugun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak