Estatutuak onartzeko bilera egingo du gaur Aramaioko Aramailur kontsumo taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mar. 11a, 12:03

Aramailur kontsumo taldea elkarte ofizial moduan sortzeko azken urratsak ematen dabil. Gaur bertan bilera egingo dute estatutuak onartzeko eta elkarteko kide den Jokin Orobengoak aurreratu duenez, elkarte ofizial gisa jaio aurretik egingo den azken bilera izango da gaurkoa. Bazkide guztiak daude deituta bilerara; Kultur etxean egingo da, 19:00etan.

Produktuen eskaintza azken hilabeteetako berbera da, ez da-eta ekoizle berririk sartu. Hori bai, bertako zein Euskal Herriko produktuen zerrenda luzea da oso –30 produktu–; Aramaioko 17 produktu –mermelada, arrautzak, barazkiak, txorizoa eta sagardoa, esaterako– eta Euskal Herriko 13 –arroza, laranjak, olioa eta ardoa, adibidez– kontsumitzeko aukera dago gaur egun.

47 familia dagoeneko

Kultur etxea ia bete egingo da gaur bazkide guztiak agertzen badira. Izan ere, egun 47 familiek osatzen dute Aramailur. Badira batzuk, duela hiru hilabete eskas 30 bat zirela kontuan hartzen badugu. Baina ateak zabalik daude oraindik. Orobengoak adierazi duenez, bazkidetza kanpaina ez da amaitu: "Bazkide berriei zabalik gaude; hori bai, ordurako onartuta egongo diren estatutuak errespetatu beharko dituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak