"Oletako jaietan ospatuko dugu"

Leire Kortabarria 2012ko abu. 10a, 16:10

Maider Undaren 30 senide eta lagun daude Londresen. Oraindik ez dute lortu Maiderrekin berba egitea; bakarrik borrokaldia bukatu eta gero zoriondu ahal izan zuten labur-labur.

Maiderren lehengusina Agurtzane Oiangurenek esan digunez, "ezin da imajinatu zelako tentsioarekin" bizi zuten gertukoek Maiderren azken borroka.

Senide gehienak domekan bueltatuko dira etxera, eta Maider, seguruenik, datorren aste hasieran. Oletako Andra Mari jaiak ospatzen dituzte hilaren 15ean, eta orduan elkarrekin ospatuko dutela esan digu Agurtzane Oiangurenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak