Brontzea Maider Undarendako

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abu. 9a, 22:58

Brontzezko domina lortu du Londreseko Joko Olinpikoetan, borroka librean, Maider Unda aramaioarrak. Hiru lehia irabazi behar izan ditu domina lortzeko. 72 kilokoen artean lehiatu da Oletakoa. Vasilisa Marzalyuk bieloerrusiarrari irabazi dio.

Finalerdietan, Zlateva Hristova hungariarraren aurka galdu du. 2011ko munduko txapelduna da eta zilarrezkoa lortu zuen Pekingo 2008ko Olinpiadetan.

Horren aurretik, beste bi lehiakide garaitu ditu Maider Undak: Burmaa Ochirbat mongoliarra, final laurdenetan, 2-1, oso lehia estuan; eta, honen aurretik, atzean utzi du, 2-0 irabazita, aise, Ana Talia Betancur kolonbiarra.

Undak bosgarren egin zuen duela lau urte, Pekingo Joko Olinpikoetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak