'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimeneko parte hartzea ona ari da izaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko eka. 18a, 12:47

Txirritolak apirilaren 23an jarri zuen martxan Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatzen duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa. Aramaion iaz antolatu zuten lehenengoz. Olga Jauregi liburuzainaren arabera, bigarren edizioa parte hartze ona ari da izaten.

Ekimenaren helburuak dira irakurzaletasuna sustatzea, euskararen erabilera gozagarria bultzatzea, irakurketak suposatzen duen gozamenaren aldarrikapena egitea, herritarra liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea eta, bide batez, euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea.

Bada, Olga Jauregi liburuzainak dio haurrak gehiengoa izan arren helduak ere saiakera egiten ari direla euskaraz irakurtzeko: "Euskaraz jakin arren ez daude alfabetatuta eta beraz, asko kostatzen zaie euskaraz irakurtzea. Hala ere, asko badabiltza saiakera egiten". Haur eta helduen artean 50 bat herritar gerturatu direla dio Jauregik. Iaz moduan, parte hartzea ona ari da izaten: "Jendea pozik dago eta aukera aprobetxatzen dabil", dio.

Mikel Axpe irabazle zozketan
Maiatzeko 30 euroko bonoaren zozketa egin zen eta Mikel Axpe izan da irabazlea. Ekimena ekainaren 30era arte luzatuko da eta egun hori baino lehenago egingo dute ekaineko bonoaren zozketa. Parte hartzeko dei egin dute antolatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak