Guraso elkartearen patinaje ikastaroa: denok gustura eta errepikatzeko asmoekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mar. 30a, 12:27

Martxoaren 25eko Gasteizko izotz pistan egindako saioaren ostean, amaitu da guraso elkarteak antolatutako patinaje ikastaroa. Antolatzaileen arabera, azken irteera horretan ere oso ondo pasatu zuten eta datorren urterako errepikatzeko gogoz geratu dira. Gainera, gurasoen zein haurren irakasle lanetan aritu direnei eskerrak eman gura diete: "Eskerrik asko Agustin, Ainhoa, Garazi, Oihan, Sara eta Alaitzei".

Gasteizera egindako irteeraren aurretik hiru saio egin zituzten kiroldegian. Helburu nagusia da, patinajea aitzakia hartuta, guraso eta haurren arteko harremana sendotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak