Orixol mendizale elkartearen eskutik, eskiatzera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 22a, 11:22

Martxoaren 11tik 13ra bitartean eski irteera antolatu du Orixol mendizale elkarteak. Astun, Candanchu eta Formigaleko eski-estazioak bisitatuko dituzte eta Jakan hartuko dute ostatu. Izena emateko azken eguna da martxoaren 3a; interesa duenak Ibarra auzoko tabernetan edo orixolme@hotmail.com helbide elektronikoan eman behar du izena.

Aste bukaera osorako irteera izango da. Orixoleko bazkide direnek 115 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, berriz, 125 euro. Prezio horren barruan bi gau, bi gosari, zapatuko afaria, autobusa eta forfaita sartzen dira. Antolatzaileek kontuan hartu beharreko honako bi ohar hauek eman dituzte: zapatuko eta domekako bazkaria norberaren kontu joango da eta eskiatzeko materiala ez da prezio barruan sartzen. Beraz, eski-estazioan bertan materiala alkilatzen duenak aparte ordaindu beharko du. Martxoaren 11n, egubakoitza, irtengo dira autobus geltokitik. Antolatzaileek ez dute oraindik ordua zehaztu; izena ematen dutenen beharraren arabera zehaztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak