Aramaioko bertso eskolak 13. urteurrena ospatuko du hurrengo aste bukaeran

Maider Arregi 2010ko abe. 2a, 11:03

Aramaioko bertso eskolak 13 urte bete ditu aurten. Nahiz eta orain arte urteurrenaren aitzakian ospakizunik ez egin, aurtengoa urte berezia da bertso eskolarentzat: 2010eko Arabako koadrila arteko bertso txapelketa irabazteaz gain,  indartuta dago (3 talde, adin guztietako jendea, herriko bizitzan duen parte hartzea…). Hala, abenduaren 10 eta 11n, barikuan eta zapatuan, makina bat ekintza izango dira bertso-zaleendako:

Barikua, abenduak 10

  • 19:00 bertso triki-poteoa plazan.
  • 22:30: bertso trama kultura etxean;  Santa Kruz abadea Aramaion. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Iturriaga (gai-jartzailea: Josu Goikoetxea). Sarrera: 5 euro (kultur etxean bertan salgai)

Zapatua, abenduak 10

  • 18:00: bertso pilota pilotalekuan
  • 20:30 bertso gala Iturrieta sagardotegian: Ander Solozabal-Iñaki Viñaspre-Ekaitz Samaniego, Oihane Perea-Asier Lafuente, Jokin Labayen-Enaitz Alustiza-Tito, Gaztelumendi anaiak, Gorordo-Lasagabaste-Azpiazu, trikitixa… Txartelak salgai: 20 euro (Añai eta Eki tabernetan salgai)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak