Jon Agirreren alde ekimen gehiago

Ubane Madera 2005ko ots. 24a, 12:49
Orain dela bi aste eraman zuten Jon Agirre Logroñora. Baina presoaren aldeko Aramaioko taldeak argi utzi nahi du horrekin ez dutela ezer konpondu.

Presoaren familiarendako egoera hobetu den arren, presoaren egoera lehengo bera dela dio Jon Agirreren aldeko taldeak: larria. Senideek bisita egin diote Logroñon eta kontatu digute erizaindegian dagoela, lehen baino animosoago, baina gaixotasunari begiratuta, lehengo moduan. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiete orain arte presoaren aldeko ekimenetan parte hartu duten guztiei.

Bestalde, jakinarazi digute oraingo barikuan egingo duten presoen aldeko karteladan (19:30ean), Jon Agirrerendako telegramak batuko dituztela. Eta ekimen gehiago egiten segitzeko asmoa dutela ere esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak