Iaz baino postu gehiago Erretiratuen Eguneko azokan

Marijo Deogracias 2004ko aza. 2a, 10:12
Hamazazpi lagunendako saltokiak jarri zituen Udalak; beste bederatzik eurek ekarri zituzten saltokiak

Erretiratuen Egunean, bazkaria izaten dute herriko zaharrenek, baina horrez gain, azoka egoten da Aramaion. Zapatuan izan zen hori. Fresko egiten zuen goizaldean, eta gerizpean eguerdi aldera berdin jarraitzen zuen. Hala ere, jende dezente animatu zen Aramaiora gerturatzeko.

Elkartasunezkoak

Artisau eta baserritarrekin batera, baziren bestelako saltokiak ere. Esate baterako, horietako hiru elkartasuneko saltokiak izan ziren. San Martin Herri Eskolako 6. mailako ikasleek Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko gozo salmenta egin zuten: txokolatezko tarta, sagar tarta, bizkotxoa, profiterolak… Hirunako taldetan, ordubeteko txandak egin zituzten neskato-mutikoek Harremanendako salmentak ondo irten zitezen.

Elgetatik Eskola Txikiko elastikoak saltzera ere hurbildu ziren Aramaiora, eta ondo-ondoan Korrika 14ko materiala saltzen egon ziren AEKko kideak.

Bazkaria

Elizara joan ala ez, meza ostean batu zen jenderik gehiena Aramaioko azokara. Orduan banatu zuten, urtero legez, salda, txorizoa eta tortilla. Herriko hiru elkartek egiten dute hori herriko erretiratuendako.Ostean, erretiratuen bazkaria egon zen kiroldegian. 160 lagun elkartu ziren.

Azoka datutan

  • Postu kopurua: 28

  • Jatorria: Aramaio, Elgeta, Arrasate, Langraitz…
  • Saltzen: Gazta, gozoak, sendabelarrak, eztia, ortuariak, bitxiak, jantziak, foie, zuraz egindako piezak, beiraz egindako piezak…
  • Bertakoak eta kanpokoak: Aramaioko bederatzi produktore egon ziren, eta kanpoko zortzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak