Gurasoen arteko topaketak

A. Leibar 2004ko urr. 28a, 14:10
Gurasoen arteko topaketak antolatu dituzte Zuiako Kuadrilan. Topaketa horien barne, azaroan zehar, familiako gatazketan erabiltzeko trebesunen gainean jardungo dute Aramaion.

Gurasoen Arteko Topaketak bikotearen munduarekin zein familia-inguruarekin lotura duten gaietako prestakuntza bultzatu nahi dute; gune egokiak dira iritzien, esperientzien…. trukaketarako, beti ere gai bakoitzari dagokion edukietan adituak diren hainbat profesional eta adituren gainbegiraketaren laguntzaz.

Ezaugarriak

Egitarauak doanekoak dira eta haurtzaindegi-zerbitzua dute. Interesa lukeen edozein pertsona helduri zuzenduta daude eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko prestakuntza izatea.

Ikastaro guztiak aurkezten dizkizuegu eskaintza osoa ezagutu dezazun eta, horrela, gehien interesatzen zaizkizun gaiak aukeratu eta horiek landuko diren tokietara joateko aukera izan dezazun.

Aramaion

  • Azaroak 9, 16, 23, 30 (asteartea).

  • San Martin ikastolan.
  • 18:00etatik 19:30era.
  • Gaia: Familiako gatazketan erabiltzeko trebesunen ikasketa (euskeraz). Ohikoenak diren gatazken identifikazioa eta horien konponbiderako klabeak, komunikazio irizpideak nola finkatu; nola kudeatu erru-sentimendua, errua botatzea, baimena kentzea, desobedientzia; nola erabili aginpidea eta mugak,...

Egitarau osoa Aramaioko Udaleko webgunean eskuratu daiteke.

Antolatzaileak:

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

  • Gizarte Prebentziorako Zerbitzu Teknikoa.

Laguntzaileak:

  • Zuiako Koadrilako Udalak .

  • Koadrilako Gurasoen Elkarteak eta Irakasleria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak