Eguenean, txangoa egin dute Iruñara, 09:00etan aterata Aramaiotik. Hango katedralari bisita egin diote; gero alde zaharrean txikiteoa egin dute eta horren ostean bazkaria, musika eta guzti.
Bazkideen bazkaria
Berriz, zapatuan, meza esango dute 13:00etan, eta 14:00etan Alaiak elkarteko bazkideek bazkaria egingo dute, San Martin Eslkolan. Elkarteko presidente Jabier Uribarrenek esan digunez, bazkal ostean sariak banatuko dizkiete elkarteko nagusienei, orain arte saririk jaso ez dutenei.
Osasunaren gaineko berbaldia
Eta hurrengo astean, eguaztenean, osasunaren gaineko hitzaldia izango da kultura etxean, 17:00etan hasita. Aramaioko mediku Jabier Españak eman behar zuen hitzaldia, baina ezin duela-eta, haren partez Juan Kruz Gartzia Kortazar medikuak emango du hitzaldia. Oro har, pertsona nagusien osasunaren gaineko berbaldia izango da (elikadura, paseoak ), baina edozein joan ahal da entzutera.
Bukatzeko, eguenean, hilak 16, maien ibilbidearen gaineko diaporama izango da kultura etxean, 17:00etan hasita. Patxi Sanchez gasteiztarrak egingo du diaporama.