Apirileko asteburuetarako zinema emanaldiak antolatu dituzte

Leire Kortabarria 2004ko api. 5a, 16:18
Apirilean ere, punta-puntako zinemaz gozatzeko aukera izango dugu herrian. Udalak prest du hileko egitaraua, eta astero egongo dira emanaldiak, baita Aste Santuko oporretan ere.

Hona hemen apirilean ikusi ahal izango dituzuen filmak:

  • Apirilak 9, egubakoitza: Chicago. Zuzendaria: Rob Marshall. AEB, 2002. Aktoreak: Renee Zellweger, Catherine Zeta Jones, Richard Gere. Iraupena: 113 minutu. Sei Oskar sari irabazi zituen.
  • Apirilak 17, zapatua: Ciudad de Dios. Zuzendaria: Fernando Meirelles eta Katia Lund. Brasil eta Frantzia, 2202. Aktoreak: Matheus Nachtergäle, Seu Jorge, Alexandre Rodríguez. Iraupena: 135 minutu. Lau Oskarretara izendatuta.
  • Apirilak 23, egubakoitza: Las horas. Zuzendaria: Stephen Daldry. AEB, 2002. Aktoreak: Nicole Kidman, Julianne Moore, Meryl Streep. Iraupena: 114 minutu. Nicole Kidman aktoreak Oskarra irabazi zuen film honetan egindako lanagatik.
  • Apirilak 30, egubakoitza: El jardín de la alegría. Zuzendaria: Nigel Cole. Erresuma Batua, 2000. Aktoreak: Brenda Blethyn, Jamie Foreman. Iraupena: 94 minutu.

Emanaldi guztiak kultura etxean izango dira, 22:30ean. Sarrera euro bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak