Lau helburu nagusi dituzte topaketok: bertso-eskoletako bertsolariek elkar ezagutzea, ondo pasatzea, urtea bertsotan hastea eta zenbait gaien inguruan gogoeta egitea. Guztira, Arabako 30 bat lagunek parte hartuko dute ekimenean, Trebiñoko Imiruriko Erretore etxean. Eta horrez gainera, Bizkaiko gazteen bisita izango dute.
Egitarau oparoa
Antolatzaileek egitarau oparoa antolatu dute astebururako. Besteak beste, barikuan, afal-ostean Bizkaiko eta Arabako bertsolari gazteen arteko desafioa izango da. Manex Agirre aramaiarra ibiliko da gaiak jartzen. Berriz, zapatuan, goizean kafe-tertulia egingo dute Unai Iturriagarekin eta arratsaldean gogoeta-eztabaida izango dute. Eta bukatzeko, domekan, topaketen ondorioak eta balorazioa egingo dute bertsolariek.