Zinemazale talde batek Udalari eskatu dio domeketan zinema emanaldiak egiten dituzten moduan, zapatuetan ere gauza bera egiteko. Baina ez edozein filmarekin, sariren bat irabazi duten filmekin, baizik.
Gabonetan egitarau berezia
Udaleko Kultura Sailak onartu egin du proposamena; eta Gabonetan hasiko dira eskaintza berri horrekin. Honako egitaraua onartu dute:
- Abenduaren 20an, Pulp Fiction emango dute.
- Abenduaren 26an, Jackie Brown.
- Utarrilaren 2an, Reservoir Dogs.
Eskainiko diren hiru filmak Quentin Tarantino-k zuzendutakoak dira.
Ordua eta bestelako xehetasunak oraindik zehaztu barik daude. Hori bai, erabaki dute euro bateko sarrera kobratuko dutela, zinema emanaldi horiei zelanbaiteko balorazioa emateko.