120.000 euroko aurrekontua izan dute lanok egiteko, eta hiru enpresa dabiltza horretan. Obra txikiak izan diren arren, 10 gunetan egin behar izan dituztela konponketak azaldu du Valen Moñux Udaleko aparejadoreak.
Landa-bideak konponduta; ondoren, Torresoroa
"Egin diren konponketa gehienak bideko zulo handiak konpontzea izan dira; horrez gain, luiziak eta, azkenik, bi errekastoen ibilgua ondo bideratu da", azaldu du Moñuxek. Lan horiekin herriko eta landa-bideetako kalteak konpondutzat utziko dituzte; ondoren, Torresoroako kalteak konpontzen hasiko dira: "Proiektua eginda dago; orain, lanak esleitzea falta da", dio.