Irailaren 20an Errioxako Badaran herrira irteera egingo dute Landatxope erretiratuen elkartekoek.
Egitarauari dagokionean, autobusa goizeko bederatzietan aterako da Antzuolako geltoki nagusitik (08:45ean Antiguan hartzeko aukera ere izango da), eta Errioxara iritsita, lehenik Haro herrian egingo dute hamarretakoa eta denbora pasa, eta horren ostean, David Moreno bodega bisitatuko dute. Bazkaria ere bodegan bertan egingo dute. Arratsaldean, bueltarako bidean, tarteko beste herriren baten geldialdia egiteko ere aprobetxatuko dutela azaldu dute elkartetik.
Irteerara joateko interesa dutenek irailaren 11n edo 12an eman dezakete izena, 16:00etatik 18:00etara bitartean Landatxopen bertan. Ekintzan parte hartzeko 32 euro ordaindu behar dira.