"Batzuen burutan bueltaka zebilen ideia zen. Txikiak ginela Arrola mendi elkarteak Finalista eguna egiten zuen iraileko lehen aste bukaeran eta lau zoro elkartu ginen berriz ere jai giroko egun bat bertan antolatzeko", azaldu dute antolatzaileek.
Arrakasta latza izan du deialdiak eta dagoeneko bazkarira joateko 200 txartelak agortu egin dira. Hala ere, antolatzaileek bazkaltzera joateko txartelik gabe geratu diren herritarrei bertara joateko deia egin diete: "Esan beharra dago bazkarirako sarrera barik geratuz gero, Trekutz zabala dela eta aukera dagoela bertan Udalak berriztu berri dituen mahaietan zein lurrean piknika egiteko!".