San Bartolome egunez urtero bezala, goizeko bederatzietan Migel Jauregiren kanpai hotsekin hasi dute eguna Antzuolan, urtero legez. Beranduago, eguerdi partean, sardina jana izan da Herriko Plazan. Eguraldi ona lagun izan dutelarik, herritar ugari pasatu dira bertatik, eta mahai guztiak bete dituzte jan-edanaren aitzakian.
Tripa betetzeaz gain, baina, beste helburu bat ere badu San Bartolome eguneko sardina janak. Hain zuzen, jasotako dirua Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen garapenerako proiektuak laguntzeko bideratuko dute. Hala, herritarrek euren borondatea eman dute elkarteari euren laguntzatxoa emateko asmoz. Hain zuzen, antolatzaileek nabarmendu dute halako hitzorduetan antzuolarrek "erantzun ona" eman ohi dutela.