Sardina janarekin ospatuko dute San Bartolome eguna Antzuolan

Maite Txintxurreta 2017ko abuztuaren 23a

Iazko sardina jana

Eguerdian izango da Anelkarrek antolatutako sardina jan solidarioa, eta bertatik jasotako dirua elkartearen Kongoko eta Senegaleko proiektuei laguntzeko erabiliko dute.

Goizeko bederatziretan Migel Jauregik kanpaia joko du herritarrak festara deitzeko, eta ondoren, 14:00etan eta 20:00etan beste kanpai jotze bana izango da.

Aipatu bezala, sardina jana 12:00etan izango da, Herriko Plazan eta giro alaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak