Herria erakutsiko dute Martinon anaiek eta Xipri Arbelbidek: errota, eliza, aeronautika lantegia...
Elizara izango da aurreneko bisita; hainbat bitxikeria ditu, herri erdian beharrean ertz batean dagoela, adibidez: "Ipuin batek dio hasi zirela herri erdian egiten, baina gauez laminek hona ekartzen zituztela harriak; berriz eraman, eta hurrengo gauean gauza bera: ulertu zuten laminek nahi zutela eliza hemen egitea, eta hemen egin da", dio Xipri Arbelbidek. Belzuntzeko gazteluarena izandako errota eta Lauak lantegia izango dira hizpideetako beste batzuk.