Iraitz Etxebarria azkarrena Antzuolako maldatan

Maite Txintxurreta 2017ko uzt. 8a, 20:20

Lehenengoz egin dute gaur Antzuolan Down Hill edo mendi bizikleta jaitsiera proba. Munduko kopan diharduen Etxebarriak hegan egin du ia bi kilometro dituen ibilbidean. Txomin de Vega elgetarra eta Unai Larrea antzuolarra lehen bosten artean sailkatu dira elite mailan.

"Ibilbidea oso ona da. Halako probek beharrezko duten elementu guztiekin. Merezi du lasterketa hau mantentzea". Berba horiek entzun ahal izan dira Antzuolan jokatutako DH lasterketan. Ikuskizun handia izan da. Down Hill modalitatean egin da eta bizikleta gainean artistak direla erakutsi dute 70 pilotuk. 1.900 metroren gain egin beharreko jaitsierak ikusgarriak eta azkarrak izan dira. Iraitz Etxebarriak 3.05,97 egin du, bigarrenak baino hamar segundo gutxiago. Fernando Olañeta izan da bigarrena eta Aritz Urdanpilleta hirugarrena.

Katalunia, Andaluzia, Madril eta beste hainbat lekutatik etorritako gidariek aise ase zituzten ibilbidea zehar egondako zaleen nahiak.Trukean, animoak jaso dituzte. Txalo zaparrada beroena, etxeko pilotuendako izan da: Manu Castro, Jon Fernandez, Unai Larrea eta Mikel Fernandez antzuolarrak, eta, Txomin de Vega elgetarra.

Zapatuko probaren ostean, eta, Euskadiko Openeko hiru proba jokatu ostean, aurretik aipatutako bailarako ziklistek lider izaten jarraitzen dute.

Maila ezberdinak

Elite mailako ziklistekin batera adin ezberdinetako beste hainbat lehiatu dira. Adinaren araberako sailkapenak egiten dira.

  • Elite maila
  1.  Iraitz Etxebarria 3.05,97
  2. Fernando Olañeta 3.15,49
  3. Aritz Urdanpilleta 3.25,40
  4. Ander Pozo 3.26,38
  5. Mikel Fernandez 3.26,73
  • 23 urtez azpikoak
  1. Jon de la Peña 3.18,05
  2. Gille  Cañas 3.22,17
  3. Cesar Bascon 3.24,25
  4. Xabi Urdanpilleta 3.24,27
  5. Daniel Oria 3.27,42
  • Juniorrak
  1. Unai Larrea 3.21,24
  2. Ruben Flamarique 3.44,40
  3. Aaron Ortiz 3.55,48
  4. Iñigo Carrera 3.55,83
  5. Floiran Massonie 4.00,92
  • Kadeteak
  1. Jon Fernandez 3.25,72
  2. Ibon Odriozola 3.33,53
  3. Ioar Argomaniz 3.35,21
  4. Aimar Gerrikabeitia 3.51,96
  5. Raul Muñoz 3.52,69
  • Master 30
  1. Txomin de Vega 3.16,97
  2. Ivan Blanco 3.21,69
  3. Eneko Ormaetxea 3.22,77
  4. Juan Pajuelo 3.24,46
  5. Ivan Meaza 3.31,06
  • Master 40
  1. Manu Castro 3.29,53
  2. Javier Ruiz 3.30,84
  3. Jose Luis Suarez 4.02,20
  4. Oscar Borrajo 4.23,62
  5. Joseba Hurtado 4.45,62
  • Sailkapen orokorra
  1. Iraitz Etxebarria
  2. Fernando Olañeta
  3. Txomin de Vega
  4. Jon de la Peña
  5. Unai Larrea

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak