San Martzial eguna borobiltzeko herri afaria eta trikiti doinuak

Maider Arregi 2017ko eka. 30a, 09:00

Gaur, San Martzial eguna ospatuko dute Antzuolako Lizarraga auzoan; egitarau zabala dute astebururako gustu eta adin guztiendako:

 
Lizarraga auzoko San Martzial jaiak ekintzaz beteta datoz aurtengoan ere. Gaurtik domekara bitartean gustu eta adin guztiendako festa giroa izango da nagusi San Martzial ermitaren bueltan.
Hala, arratsaldean, 18:30ean, emango zaio hasiera festari etxafuegoekin. Ondoren, San Martzial eguneko meza nagusia ospatuko dute. Meza ondoren ohitura den bezala gazta eta ardoa banatuko dira. 21:00etan afaria; ostean, mus txapelketa eta trikiti doinuak izango dira.


Suzko erroberak eta izozkia
Zapatuan ohitura den bezala, herri afaria egingo dute eta ondoren suzko erroberak eta izozkia izango dira protagonista. Aurretik baina, 16:30ean, herriko plater tiraketa egingo da. Umeendako ohe elastikoa eta puzgarria jarriko dira egun osoz. Domekan, herriko txirrindulariek San Martzialera igoera egingo dute, 11:30ean. Meza egingo dute eguerdian eta ondoren, burduntzi bazkaria izango da. Bazkal ostean eta bukaera arte erromeria Imuntzo eta Belokirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak