Ekainak 29, eguena
Hitzaldia eskainiko du abokatu, preso ohi eta mediku batek Irizar Jauregian, Bergaran 19:00etan.
Ekainak 30, egubakoitza
Zurrategin, elkarretaratzea eta luntxa 19:00etan
Uztailak 1, zapatua
- 12:30ean ekitaldia Zurrategin; senideei omenaldia, bertsolariak, espetxe kideen testigantzak...
- 14:00etan Bideo emanaldia Olaranen
- 14:30ean bazkaria eskolako patioan; txartelak salgai Aitzgarbin hilaren 28ra arte. helduak 15 euro eta umeek 10.
- Ondoren, mikro irekia: musika, bertsoak...
EH Bilduk ere bat egin du antolatutako ekienekin eta ondorengo oharra kaleratu du:
Bake osoa helburu, 'Eltzikorta' Antzuolara
"Ohar honen bitartez, Antzuolako EH Bildutik bat egin nahi dugu, Ez Dot Moztuko Bizarra mugimenduak, Jose Luis Erostegi antzuolarra atxilotu zutela hogei urte betetzen direla eta, antolatutako ekitaldi eta mobilizazioetan. Badira jada sei urte, Aieteko nazioarteko konferentziak, gatazkaren konponbidea sustatzeko ate bat zabaldu zuela. Geroztik aurrerapauso ugari eman dira norabide honetan; aldebakarreko borroka armatuaren etetea, egindako minaren aitortza eta armagabetze prozesua besteak beste. Hala ere, tamalez, giza eskubideak ez dira unibertsalak herri honetan eta egungo legedia ez da baliogarri herritar guztiontzat. Ondo jakina da, euskal preso politiko eta iheslarien senide eta lagunentzat. Amesten dugun etorkizuna eraiki ahal izateko, herritar guztien eskubide berdintasunaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea lehen pausoa izango da. Ezinbestekoa da. Bake osoa helburu, gatazka armatuaren ondorioak gainditu beharra dauzkagu. Eltzikorta eta beste guztien etxeratze prozesua martxan jartzeko ordua iritsi da. Hau honela, Antzuolan burutuko diren ondorengo ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu antzuolar guztiak.