Bileraren helburua da EAT zer den eta zergatik bete behar duten jakinaraztea. Izan ere, derrigorrez egin beharreko azterketa horien deialdia egin zenean, baserriendako ez zen derrigorra; orain, ordea, urtebete beranduago, legea aldatu egin da, eta baserriek ere egin beharra dute azterketa teknikoa. Horri buruzko informazioa ematea da bileraren helburua eta eguenean 18:00etan batzartuko dira Olaranen.