Ahal bada, gaur bertan zabalduko dugu. Dena prest dago, baina osasun-inspekzioa pasatu beharko du parkeak. Urtero denboraldia hasi aurretik pasatu beharreko inspekzioa. Espero dugu gaur bertan etortzea eta zabaltzea", esan du Beñardo Kortabarria alkateak.
Irisgarritasun lanak
Bestalde, hobekuntza ugari egin dituztela azaldu du alkateak: "Komuna jarri dugu parkeko belardian. Sarrera egokitu dugu gurpil aulkientzat irisgarri eginez, eta parke inguruko magaltxoa zementuarekin batu dugu belardian dagoen lokatza uretara joan ez dadin. Eta iaztik hona, ur-parke osoa hesituta dago, gainera, txakurrik sar ez dadin".
Komunak ere prest
Aurrefabrikatutako komunak jarri berri ditu Udalak. "Bertan konketa bat eta komunontzi bat
dago soilik. Horrek esan nahi du erabilera mistoa izango duela komunak. Gainera, neurri nahikoa dauka eta irisgarritasun eskakizunak betetzen ditu. Eskakizun horiek betetzeko asmoz, hormigoizko espaloia egin dugu komuneko ateraino", argitu du Antzuolako Udaleko Hirigintza teknikari Valen Moñuxek. "Egindako lan garrantzitsuenen artean, adibidez, ur-jolasen ingurua hormigoiarekin estali da; horrela, lurra ez da parkera eroriko eta garbi mantenduko da. Bizikletak garbitzeko gunea babestu egin dugu, jolas parkean urik ez sartzeko. Izan ere, gune honetan ere lokatz pixka bat sortzen zen. Behin zirkuitu guztia garbituta, prest egongo da zabaltzeko".