Antzuolako pilotari gazteak bikain Errioxako torneoan

Maider Arregi 2017ko ekainaren 13a

Santo Domingo de la Calzadan, asteburuan jokatu da nesken II. Fausto torneoa. Antzuolatik hiru bikote joan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte.

 

Benjamin lehen mailan, Olatz Insausti eta Leire Galeano finalerdietara iritsi ziren eta 10-9 galdu zuten. Benjamin bigarren mailan, aldiz, finala antzuolarren artekoa izan zen eta hau izan zen emaitza: Maren Atxa eta Nagore Galeanok 12 eta  Iraia Larrea eta June Garaikoetxeak 6.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak