Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 14an, izango den patata tortilla lehiaketarako izena eman daiteke jada. Honakoak Udalak ezarritako oinarriak:
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
- Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 10:30erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan. 12:30ean bukatu egingo da. 13:00etan sari banaketa hasiko da eta 13:15ean dastaketa.
- Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (patatak, arrautzak, olioa eta gatza) eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (zartagina, kazola, sardexka, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
- Dastaketa ondoren tortillarik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek tortilla eroateko aukera izango dute.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.
Izen-ematea
Uztailaren 6 arte, eguena arte eman ahalko da izena. Horretarako telefonoz udaletxera deitu (943 766 246) edo mezu bat bidali beharko da kultura@antzuola.eus-era helbidera.