"Aurten berrikuntza bezala bazkaria herri guztiari ireki diogu eta 288 pertsonak eman dute izena. Gainera, lehenengo erregional, jubenil, kadete eta infantil taldeetako jokalari erregularrenari saria emango zaio. Horrez gain, iaz eta aurten batzordea utzi dutenei ere oparitxo bat emango zaie", aurreratu du Mikel Kerexeta presidenteak. "Festara gorriz jantzita joateko deia egiten dugu", gaineratu du.
Egitarau borobila
09:30ean futbol eskolako partiduak jokatuko dira patioan. 12:30ean, poteoa musikaz eta 14:30ean bazkaria pilotalekuan. Ondoren, sari banaketa eta barru popularra –pilota partidua animatzen direnendako– 19:00etan kontzertuak Zurrategin Ase eta Burning Daylight taldeen eskutik.
Balorazio positiboa
"Mugarri historikoa izan da aurtengo denboraldia futbol eskolaren sorreragatik. Izan ere, 60 neska mutikok herrian futbolean egiteko aukera dute. Lehen erregional mailako taldeak mailaz igotzea lortu du eta jubenil taldeak igoera fasea jokatu du. AKEk futbolaren bitartez herriko gazteei kirola egiteko aukera eman nahi die. Beraz, disfrutatzea da helburua". Egun, AKEk 350 bazkide ditu eta 142 jokalari zortzi taldetan. "AKE talde bezala kontsolidatu egin da. Dozenaka guraso laguntzeko prest eta hainbat erakunde eta enpresaren laguntza izan dugu; herri oso baten bultzada! Eskerrik asko AKE posible egiten duzuen guztioi".