Fundame fundazioari laguntzeko txartelak salgai daude

Maite Txintxurreta 2017ko eka. 2a, 10:22

Hurrengo domekan, ekainak 11, irrati kontroleko autoen erakusketa eta erakustaldia izango da, egun osoz, Antzuolan. Bada, horren bueltan, irrati kontroleko Seat auto bat zozketatzeko txartelak jarri dituzte salgai, eta salmenta horretatik lortutako dirua muskulu-atrofia espinala duten pertsonei laguntzeko lanean diharduen FundAME fundazioari laguntzeko erabiliko dute.

Txartel horiek Antzuolako Xinkona, Mox, Ongi Etorri eta Gailur tabernetan daude salgai, eta zozketa ekainaren 11n bertan egingo dute, 18:00etan, Beheko auzoko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak