Gaztetxoei zuzendutako kirol eskaintza berezia udan

Maite Txintxurreta 2017ko eka. 1a, 15:30

Udal Gimnasioan ekintza desberdinak egingo dituzte, eta izen ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte.

Beste urte batzuetan egin izan den moduan, aurten ere udan gaztetxoei zuzendutako kirol eskaintza berezia izango da Udal Gimnasioan.

12 eta 16 urte artekoendako kirol udaleku antzekoak izango dira, eta egunotan egingo dituzte ekintzak: ekainaren 26an, 28an eta 30ean eta uztailaren 3an, 5ean, 7an, 10ean eta 12an. Egun bakoitzeko bi orduko saioak izango dira, 10:30ean hasi eta 12:30ean bukatuko direnak.

Bada, egun horietan kirol jarduera desberdinak egingo dituzte gaztetxoek, kirol teknikariez lagunduta: spinning edo areto bizikleta, crossfit gaztea, body tone gaztea, zumba, multikirola, patinajea...

Izena emateko epea gaur zabaldu da, eta ekainaren 12ra arte izango da zabalik. Abonatuek –guraso biak gimnasioko bazkide direnak– 28 euro ordaindu behar dituzte eta abonatu ez direnek, 35 euro. Udal Gimnasioan eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak