Egubakoitzean, ekainak 2, 18:00etatik aurrera alebin eta benjamin mailako pilotarien (8-12 urte bitartekoak) lau partidu izango dira frontoian, Antzuolako pilota txapelketako finalei dagozkienak.
Aste santu ostean hasi zuten txapelketa 50 neska-mutilekin, eta lau taldetan banatu zituzten pilotariak. Bada, talde bakoitzeko bina bikote iritsi dira finalera, eta, beraz, hauek izango dira finalak:
1. taldean: Aitor Alzelai - Unai Alonso / Miren Sánchez -Ibai Igartza.
2. taldean: Xabi Alonso - Alex Reifs / Ander Mihai - Suar Jauregi.
3. taldean: Oinatz Peñagarikano - Aratz Olabarria / Markel Zabalo - Ander Legorburu.
4. taldean: Julen Tena - Unax Errasti / Aimar Moreno - Iker Otadui.
Partidu guztiak amaitzean, ikasturte bukaerako merendola egingo dute.
Ate irekiak
Zapatuan ere pilotarekin lotutako beste hitzordu bat izango da pilotalekuan. 10:00etan hasita eta 13:30ak arte, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako ate irekien jardulaldiak izango dira, Olalde pilota elkartearen eta Gipuzkoako Federazioaren eskutik.
Jardunaldiotan denetarik egiteko aukera izango da: pilota jolas desberdinetan aritu (palaz zein eskuz), pilotak egiten ikasi, goi mailako pilotariekin egon... Jarraian, eguneko egitaraua:
- 10:00-11:00. Txokoetan multzokatuta, pilota jolasak.
- 11:00-12:00. Gazteenak pilotak egitera / helduenak partidatxoak.
- 12:00-13:00. Helduenak pilotak egitera / gazteenak partidatxoak.
- 13:00-13:30. Pilotari profesionalekin kalezka / argazkia.