Yolanda Lizarraldek irabazi du Aitz Garbiko argazki lehiaketa

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 11a, 15:00

Yolanda Lizarralderen argazki irabazlea, 'Luz fugaz'.

Bigarren saria Ugaitz Iturberentzat izan da eta herritarrek aukeratutakoa, berriz, Patxi Martinentzat.

Domekan, Aitz Garbi tabernak antolatutako argazki lehiaketako sari banaketa egin zuten, tabernan bertan. Maila handiko lanak aurkeztu zituzten herritarrek, eta irabazle suertatu zena Yolanda Lizarralderen Luz fugaz izan zen. Hiru eguneko egonaldia eta bere argazkia mihisean inprimatuta irabazi ditu.

Bigarren saria Ugaitz Iturberentzat izan zen, Zu-bi izeneko lanarekin. Hark ere mihisean inprimatuta eraman ahal izan zuen argazkia, eta afaria eta otarrea ere irabazi zituen.

Horiek epaimahaiak aukeratutako bi irabazleak; sari herrikoia ere izan zen, ordea, herritarren botoek erabaki zutena. Patxi Martinentzat izan zen sari hori, Izotzpean argazkiarekin. Afaria eta otarrea irabazi zituen.

Bukatzeko, zortearen saria ere banatu zuten domekan, aurkeztutakoen artean zozketa bidez erabaki zena. Sergio Morenori egokitu zitzaion, Badwater lanarekin.

Erakusketa tabernan

Bestalde, maiatzaren 10az geroztik Usoa Mendikute bergararrak Raul Peñarekin elkarlanean egindako margo erakusketa ikusgai dago Aitz Garbi tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak