goiena.eus

'Agian (argian)' antzezlanaren estreinaldia bihar

  Kultura  Antzuola

Bihar, zapatua, maiatzak 6, Agian (argian) antzezlanaren estreinaldia izango da Torresoroa aretoan, Antzuolako Txiruli taldearen eskutik. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarreraren prezioa 5 euro da. Antzezlan berezia izango da; izan ere, Juan Carlos de Petre dramaturgoak sortutako Antzerki Ezezagunaren metodologiaren bitartez landu dute, "aktorea sortzaile autonomo moduan ulertzean datzan metodologia" erabiliz, Marisol Abreu zuzendariaren esanetan. 

Sinopsia: Hiru gizon elkarrekin dira bidean, eta bideari aurre egiteko orduan, zailtasunean eta itxaropenean, konplize bihurtu dira. Aldizka, lagun egiten dien argi bat ere sumatzen da, eta berarekin ordena berria dakar argiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa