goiena.eus

Emakumeen Birak Antzuola bisitatuko du

  Kirola  Antzuola

Hirugarren etapa, maiatzaren 19koa herrian hasi eta bukatuko da, herriak proba horretako etapa bat jasotzen duen lehen aldia izango delarik. Ibilbideari dagokionean, Deskargako portua izango da zatirik gogorrena, eta erabakigarria izan daiteke.

Emakumeen Birak 30. edizioa izango du aurtengoa, eta etapetako bat, hirugarrena zehazki, Antzuolan hasi eta bukatuko da.
Maiatzaren 17tik 21era bitartean izango da aurtengo Emakumeen Bira, Euskal Herriko emakumezkoen profesional mailako txirrindularitza probarik garrantzitsuena. Hala, mundu mailako izarrak bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Hilaren 19an, egubakoitza, iritsiko da Antzuolara. Lehen aldia izango da herriak proba honetako etapa bat jasotzen duena. Beñardo Kortabarria alkateak dio "ilusioz" hartuko dutela lasterketa.; izan ere, hark dioen moduan" herrian badago txirrindularitzarekiko zaletasuna".

"Beste edozein arlotan bezala", kirolean ere emakumea protagonista izateari garrantzia eman dio alkateak. Alde horretatik ere "oso gustura" jaso Udalean etapa herrira ekartzeko aukera.

Etaparen ezaugarriak

15:30etan abiatuko dira txirrindulariak, eta etapa 17:30ak inguruan bukatuko da. Bergarako noranzkoa hartuko dute, eta lehendabizi Eskoriatzaraino joango dira, eta hor buelta hartuko dute, atzera ere Antzuolatik pasatzeko eta Deskargako portuari ekiteko. 77,6 kilometro izango ditu etapak. Handik Legazpi aldera, eta Udanatik Oñatira jaitsiko dira, eta bertatik Antzuolako helmugaraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa