Eguaztenean, maiatzak 5, hitzordu berezia izango da Landatxope elkartean. Txiste kontaketa saioa egingo dute, eta protagonistak elkarteko kideak eurak izango dira. 18:00etan hasiko da saioa, eta jada badira animatu diren lau kide. Horietaz gain, baina, saioan bertan norbait animatuko balitz ere aukera izango du txisteak kontatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.