Honakoak dira umeen izen emateko baldintzak:
Kuota arrunta: 45 €
Familia ugariek: 30 €
Laguntza ekonomikoen onuradunak edo gurasoak langabezian daudenean: 10 €
Diru sarrera egiteko kontuak:
KUTXABANK: 2095 5023 44 1060024477
EUSKADIKO KUTXA: 3035-0040-13-0400900009
Norbaitek izena eman eta gero, baja ematen badu, ez zaio dirua bueltatuko, begiraleen kopuruan eta udalekuen programazioan gora-beherak eragin ditzakeelako.
Izena emateko:
- Udaletxean. Eskolan banatutako orria eta ordainketa ziurtagiria udaletxean aurkeztuz.
- On line, hemen sakatuta. Izen-ematea on line eginez gero, izen-ematea egin dela esanaz baieztapen mezua jasoko duzu kultura@antzuola.eus helbidetik. Halakorik jaso ezean, izen ematean arazoa izan dela esan nahiko du eta izen-ematea ez dela gauzatu.
Honakoak, berriz, begiraleen izen emateko baldintzak:
- - Antzuolakoa izatea.
- - Euskaraz jakitea.
- - 2017an 18 urte beteta izatea.
- - Formazio eta errepaso bileran parte hartzea, pisuzko arrazoirik ez badago.
Bilera egunak:
- - Formazio bilera: maiatzaren 27an, zapatuan, 9:00etatik 13:00etara.
- - Errepaso bilera: ekainaren azken astean.
Horiez gain, progamazio bilera egingo da: ekainaren 17an, zapatuan, 9:00etatik 13:00etara.
Kontuan hartuko diren irizpideak:
- - Begirale titulua izatea.
- - Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
- - Esperientzia izatea.
- - Herrigitzan parte hartzea.
- - Berdintasun plana.
Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko.
Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- - Eskaera orria beteta. Sakatu hemen, edo udaleko idazkaritzan ere eskuragarri egongo da.
- - Titulu(ar)en fotokopiak.
- - Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
- - Natura sexualeko delituen ziurtagiria.
Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko egin beharrekoak:
- - Atxikiturik dagoen dokumentua bete.
- - NAN-aren fotokopia konpultsatua behar da.
Bi dokumentuak ondorengo helbidera bidali:
La Gerencia Territorial de Justicia del País Vasco
C/ Elcano 9-7º
48071 - Bilbo
Behin eskaera tramitatuta, mobilera mezu bat bidaliko dizute kode batekin internet bidez ziurtagiria eskuratzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honatx link-a:
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos
Oharra: Izen ematea udaletxea aurkeztu behar da. Ez da posible eskaera korreo elektronikoz aurkeztea.