Marijo Deogracias antzuolarra Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko kabinete buru

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 19a, 15:26

Marijo Deogracias. Argazkia: Nafarroako gobernua.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, kargua hartu berri denak, Marijo Deogracias Horrillo (Antzuola, 1973) izendatu du Departamentuko kabinete buru. Informazio Zientzietan lizentziatua da EHUn (1996) eta tokiko hedabideetan jardundakoa, besteak beste, Arrasate Pressen eta Goienan.

Komunikazio arloa ondo baino hobeto ezagutzen du antzuolarrak, besteak beste, Multimedia Komunikazioa EHU-EiTB masterra (2013) eta Gizarte Komunikazio masterra (2014) ditu, biak ere EHUn, eta tokiko komunikabideetan hainbat urtetan ibilitakoa da, kazetari zein zuzendari lanetan: Arrasate Press, Anboto eta Goiena. Horrez gain, kolaboratzailea ere ibili izan da Argia astekarian, ETBn, Euskadi Irratian, Arrosa irrati sarean eta Mujeres con Ciencia blogean.

Eusko Legebiltzarrean aholkulari eta komunikazio lanetan ere ibilia da VIII. eta IX. legegintzaldietan.

2014tik hona formakuntzako ikerlari eta kontratatutako ikerlari gisa jardun du EHUren Ikus-Entzunezko sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak